Ekonomia -

Ondasunak ezkutatzeagatik

Fiskaltzak ikerbidea hasi du Hiriko sustatu zuen enpresaren aurka

Afypaida enpresak ibilgailuaren patenteekin deliturik egin ote duen aztertuko dute.

Hiriko autoa. Argazkia: EiTB
Hiriko autoa.
Hiriko autoa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Fiskaltzak ikerbidea hasi du Afypaidaren kontra, Hiriko ibilgailuaren proiektua kudeatu zuen enpresaren kontra, ondasunak ezkutatu ote dituen argitzeko, Igor Lopez de Muniain EH Bilduren legebiltzarkideak iragarri duenez.

Koalizio abertzaleak aurreko astean eman zion Josu Izagirre Arabako fiskal buruari Hiriko auto elektrikoaren proiektuari buruzko dokumentazio guztia, ondasunak ezkutatzeagatik delitua egon zitekeela iritzita.

Koalizio abertzalearen arabera, erregistratutako hiru patenteetako bi libre gera litezke egun gutxi barru, ordaindu beharreko tasak ez ordaintzeagatik, eta horrek patenteak doan erabiltzeko aukera emango lioke edozein enpresari.

Igor Lopez de Munianek azaldu duenez, Fiskaltzak "delitu zantzu nahikoa" dagoela adierazi dio EH Bilduri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea