Ekonomia -

Opor fiskalak

Arabak isuna ordaintzeko proposamenarekin 'desadostasuna' agertu du

Opor fiskalengatik 30 milioiko zigorraren % 65a Arabak, % 21a Bizkaiak eta % 12a Gipuzkoak ordain dezatela proposatu du Espainiako Ogasun Ministerioak.

Javier de Andres, Arabako ahaldun nagusia. EiTB
Javier de Andres, Arabako ahaldun nagusia. EiTB
Montorok isunaren 30 milioiak ordaintzeko eskatu dio Euskadiri

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Opor fiskalen 30 milioi euroko isuna ordaintzeko Espainiako Ogasun Ministerioak Eusko Jaurlaritzari eta foru aldundiei bidalitako proposamenaren arabera, zigorraren % 65,85a Arabak, % 21,29a Bizkaiak eta % 12,86a Gipuzkoak ordaindu beharko lukete.

Halaxe argitu du Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak prentsaurreko batean, eta proposamenarekiko "erabateko desadostasuna" agertu du; izan ere, Aldundi bakoitzak berreskuratutako dirua hartzen du erreferentziatzat, eta Arabaren kasuan oso altua izan zen.

Arabako agintariaren arabera, irizpide hori "ez zen kontuan hartu" Europako justizia prozesuan. Gainera, zigorra ezarri zuen Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia 90. hamarkadan enpresei emandako laguntzak "ez itzultzeko jarreran" oinarritu zela esan du De Andresek, baita Espainiaren aurreko hutsegiteetan ere.

Ahaldun nagusiak iragarri du Ministerioaren erabakiari alegazioak aurkeztuko dizkiola, eta gainontzeko euskal instituzioekin zigorra nola bete erabakitzeko akordio bat lortzea proposatu du, epea amaitu eta interesen borroka hasi aurretik.

Horren harira, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak gaiaren inguruan adostasuna lortzeko bileretan, Ministerioaren erabakiak ez dezala "oztopo gisa" jokatu eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea