Ekonomia -
Balantzea
Fagor Automation % 90eko esportazio mailara iritsi da
Kooperatibak 13 herrialdetan ditu ordezkariak, eta 2014rako aurreikuspenek diote % 10 gehiago salduko duela.
Erredakzioa
Fagor Automation Mondragon Korporazioko kooperatibak, Makina eta Lanabes alorrean automatizazio sistemak ekoizten dituenak, % 90eko esportazio maila lortu du, eta saria jaso du egin berri duen makina batengatik.
30 urteko kooperatibak prentsa-agiri batean azaldu duenez, Fagor Automotionen kontrol sistemak dituzten lanabes makinekin egin dituzte "Hawaiin jarriko duten munduko eguzki teleskopio handieneko zehaztasun pieza batzuk".
Gainera, merkaturatu berri duten CNC 8060 sistemak, "mekanizatu eta tornu zentroetarako tresnak", saria jaso berri duela nabarmendu du. AFMk Diseinu eta Berrikuntza alorreko saria eman dio.
Kooperatibak 13 herrialdetan ditu ordezkariak, eta 2014rako aurreikuspenek diote % 10 gehiago salduko duela.