Ekonomia -

Azpiegiturak

Deskargan bidesaririk izango ez dela esan du Gipuzkoako Aldundiak

Larraitz Ugarte Azpiegituretako foru diputatuak adierazi duenez, Deskargako autobian "ez dute bidesaria jarriko". Autobia datorren urtean zabalduko dute.

Deskarga. Artxiboko irudia. EiTB
Deskarga. Artxiboko irudia. EiTB
Deskarga. Artxiboko irudia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren urtean zabaltzea espero duten Deskargako autobia berrian bidesaririk jarriko ez dutela esan du gaur Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramaileak.

Alemaniak bere errepideetan bidesariak jarri behar dituela azaldu diote kazetariek Ugarteri. "Europa mailan gaiaren inguruko eztabaida dagoela argi dago", azaldu du Azpiegituretako foru diputatuak.

Hala ere, Deskargako autobian "ez dute bidesaria jarriko", Larraitz Ugarte Azpiegituretako foru diputatuak adierazi duenez. Autobia datorren urtean zabalduko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa