Ekonomia -

Ministroen Kontseilua

300 euroko hobaria, 25 urtetik beherakoei egindako kontratuetan

Gizarte Segurantzan egindako kotizazioetatik kenduko dituzte 300 euroak. 2016ko ekainaren 30a arte egongo da neurria indarrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak 300 euroko hobaria eskainiko du 25 urtetik beherako gazteei egindako kontratu mugagabeengatik. Zehazki, lanean edo ikasten ez dauden eta gazteen berme programarekin bat egin duten 25 urtetik beherakoen kontratuetara mugatuko da neurria, sei hilabetez.

Fatima Bañez Enplegu ministroak eman du egitasmoaren berri, Ministroen Kontseiluaren ostean eskainitako prentsaurrekoan. Bañezek azaldu duenez, Gizarte Segurantzan egindako kotizazioetatik kenduko dituzte 300 euroak, eta 2016ko ekainaren 30a arte egongo da neurria indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea