Ekonomia -
Dimisioa
Pedro Oyarzabal Elkargiko zuzendari nagusiak dimisioa aurkeztu du
Oyarzabal 2010eko maiatzean zuzendari nagusi moduan sartu zen finantza sozietatean, eta iazko maiatzaren 30etik kontseilari delegatu ere bazen.
Erredakzioa
Pedro Oyarzabal Elkargiko kontseilari delegatuak eta zuzendari nagusiak dimititu egin du asteazken honetan, erakundearen zuzendaritzan bi urte eman ostean.
Euskal finantza sozietateak ohar batean jakitera eman duenez, Oyarzabalek gaur aurkeztu dio dimisioa Josu Sanchez erakundeko presidenteari. Azken horrek Elkargiko dagoeneko zuzendari ohiaren dedikazioa eskertu du.
Biek “gizartearen buruan markatutako erronka garrantzitsuak elkarrekin bizitzen” ezin jarraitu ahal izatea deitoratu du Sanchezek.
Pedro Oyarzabal 2010eko maiatzean zuzendari nagusi moduan sartu zen finantza sozietatean, eta iazko maiatzaren 30etik kontseilari delegatu ere bazen.
Elkargiko Administrazio Kontseilua ekainaren 25ean bilduko da, Oyarzabalen ordezkoari buruz hitz egiteko eta zuzendari nagusi berria izendatzeko.