Ekonomia -

Batzar orokorra

Eroskik galeren zati bat euren gain hartzeko eskatuko die bazkideei

Proposamena asteazken honetan Barakaldoko BECen izango den ohiko batzar orokorrean azalduko du Eroskik.

Bigarren urtez jarraian hartuko du neurria Eroskik. EiTB
Bigarren urtez jarraian hartuko du neurria Eroskik. EiTB
Bigarren urtez jarraian hartuko du neurria Eroskik. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroski kooperatibak 2013an izan zituen 168,4 milioi euroko galeretatik zati bat modu indibidualean euren gain hartzeko eskatuko die bazkide kooperatibistei. Iaz 2012an izandako galeren aurrean hartutako neurri berdina izango da.

Proposamena asteazken honetan Barakaldoko BECen izango den ohiko batzar orokorrean azalduko du Eroskik.

Batzarrean eztabaidatuko den emaitza negatiboen banaketaren arabera, bazkide guztien artean Eroskik 2013an izandako galdutako 168,4 milioietatik 34,2 milioi euroko galerak ordainduko lituzkete.

Bigarren aldia

Iazko abenduan hartu zuen Eroskik horrelako neurri bat lehen aldiz. Orduan, bazkideek 2012ko galeren % 30a ordaindu zezaten proposatu zuen, eta % 80ak proposamena onartu zuen. Konpainiaren galerak ordaintzeko, onurak banatzeko erabilitako irizpide berberak erabiltzea adostu zuten, gainera.

Asteazkenean bozkatuko den proposamena onartuz gero, Eroskik 2013an izandako galeren zati bat euren gain hartuko lukete bazkideek, "erreserba negatibo indibidual" batera zordunketarekin. Kooperatibista bakoitzak bildu duen kapitala gordetzen duen kontutik at dago erreserba hori, eta onurei ez die eragingo.

"Erreserba negatibo indibiduala" bazkide bakoitzari dagozkion galerak biltzeko sortutako kontua da, eta kooperatibako arduradunen arabera, bost urteko epean berdinduta geldituko dira, etorkizunerako onurekin, gainera.

Modu horretara, bazkidearen kapitala babestuta gelditzen da, eta galerak sumatuko lituzketen bakarrak konpainia utziko luketen kooperatibistak izango lirateke. Izan ere, kapitalari "erreserba negatibo indibidualean" bildutako galerak kendu beharko lizkiete, saldo negatiboa lortuz.

Gainerako galeren banaketa

Bazkideen euren gain hartu beharreko galerez gain, 2013an izandako gainontzeko galerak nola banatu erabaki beharko dute asteazkeneko bileran.

50,5 milioi euroko galerak kooperatibaren erreserbetatik ordaintzea planteatuko dute zuzendariek, eta gainontzeko 83,6 milioiak konpainiaren "borondatezko erreserben fondotik" zorduntzea.

Era berean, Errektore Kontseiluaren erdia berritzea eguneko aztergaien zerrendan izango du batzarrak. Kooperatibako bazkideen artean sei kide aukeratu beharko ditu batzarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski azken ordukoak