Ekonomia -

Euskal aurrezki kutxak

Kutxak fundazio bihurtzea adostea espero du Jaurlaritzak

Erakundeak legea ez betetzeko hipotesia ez da Jaurlaritzak buruan duen aukera, izan ere, egoerarik okerrenean ere, bihurketa  legez eta automatikoki egingo litzateke, batzorde kudeatzailea izendatuta.

Josu Erkoreka eta Ricardo Gatzagaetxebarria, presntaurrekoan. EiTB.
Josu Erkoreka eta Ricardo Gatzagaetxebarria, presntaurrekoan. EiTB.
Josu Erkoreka eta Ricardo Gatzagaetxebarria, presntaurrekoan. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxa urtea amaitu baino lehen fundazio bihurtzeko akordioa egongo dela espero du Eusko Jaurlaritzak, eta, ondorioz, "legeak aurreikusitakoa" beteko dituela uste du.

Hala ere, eta akordiorik ez bada, bihurketa automatikoki eta legeari jarraituta egingo litzatekeela adierazi dute. Jaurlaritzak neurri batzuk hartu beharko lituzke horretarako, horien artean, prozesua aurrera eramateko batzorde kudeatzaile bat izendatzea.

Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea eta Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburua euskal aurrezki kutxak fundazio bihurtzeko prozesuaz eta Kutxan akordiorik ez lortzeko aukeraz aritu dira.

"Prozesu normala"

Gatzagaetxebarriak esan duenez, kutxak "prozesu normala" jarraitzea espero dute, "nola edo ahala", urtea amaitu aurretik, baina "eragozpen gehiago" egon daitezkeela onartu dute, "pluraltasunaren" ondorioz.

Hala ere, Kutxa "legearen aginduz" fundazio bihurtzeko momentua ez iristea espero duela adierazi du Gatzagaetxebarriak.

Antzeko argudioak erabili ditu Josu Erkoreka Justizia sailburu eta Jaurlaritzako bozeramaileak. "Jaurlaritzak ez du Kutxak legea ez betetzearen hipotesia aintzat hartzen", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea