Ekonomia -

Estatistika

Euskadin, 30 langile hil ziren lan-istripuan 2013an

Aurreko urtearekin alderatuz, %13,8 jaitsi da kopuru hori. Guztira 46 lirateke estatistikak kontuan hartzen ez dituztenak (autonomoak, etab.) zenbatuko balira.

Lan-istripua Gasteizen. Argazkia: EFE
Lan-istripua Gasteizen. Argazkia: EFE
2013an 46 langile hil ziren

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz 30 hildako izan ziren EAEn lan-istripuen ondorioz. Aurreko urtearekin alderatuz, %13,8 jaitsi a kopuru hori, baina guztira 46 hildako lirateke estatistikak kontuan hartzen ez dituztenak (autonomoenak edo beste erkidegoetako langileek Euskadin izandako istripuetan gertatutakoak) kontuan hartuta.

Juan Maria Aburto Enplegu eta Politika Sozialen sailburuak argi hitz egin nahi izan du sindikatuek Osalani egiten dioten kritiken aurrean. Sindikatuen arabera, ez dituzte istripu guztiak zenbatzen. Estatistika ofizialetan (urteko konparazioak egiteko erabiltzen direnak), 30 hildako zenbatu dituzte; horietatik, erdia baino gehiago heriotza ez-traumatikoak (bihotzekoak, enboliak, etab.) izan dira eta lanpostuetan gertatu dira. "Horien aurrean ezin da prebentziorik egin", adierazi du.

Besteak, 46ra arte, ez dira estatistika ofizialetan zenbatzen bi arrazoiengatik: bat, autonomoak edo prebentzioko aldea kotizatzen ez duten kooperatibistak direlako, eta beste aldetik, Euskadiko enpresetan eta Euskadin gertatutako istripuak zenbatzen direlako. Adibidez, Galiziako kamioilari bat Bilbon hiltzen bada, ez da estatistikan sartzen.

Garrantzitsuena, adierazi duenez, ezbehar-kopurua jaitsi dela da eta baita intzidentzia indizea ere, hau da, mila langileetik zenbat lan-istripu gertatu diren. Horrek datu bat ematen du jarduera ekonomikoa jaitsi den arren eta ia %10 jaitsi da. Halere, Aburtok prebentzioan lanean jarraituko duela esan du, oraindik ezbeharrak gertatzen direlako.

Guztira, 24.318 istripu izan ziren baja-aldiekin, aurreko urtean baino 989 istripu gutxiago, %3,9 gutxiago, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea