Ekonomia -

Aurre-akordioa

BBK eta Vital Kutxa fundazio bihurtzea adostu dute EAJk eta PSEk

Itxaso Atutxak baieztatu du PSErekin aurre-akordio bat itxi dutela eta PPk ere hitzarmenarekin bat egitea saiatuko direla. EH Bilduk Kutxabanken pribatizazioa ekiditeko proposamena aurkeztu du.

Itxaso Atutxa EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EITB
Itxaso Atutxa EAJren EBBko presidentea.
EAJ-PSE akordioa, kutxak fundazio bilakatzeko

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa EAJren EBBko buruzagiak jakinarazi duenez, PSErekin aurre-akordio batera iritsi dira BBK eta Vital Kutxa fundazio bihurtzeko. Alderdi Popularrarekin ere hitzarmena lortzen saiatuko direla erantsi du.

Itxaso Atutxa EAJren EBBko buruzagiak jakinarazi duenez, PSErekin aurre-akordio batera iritsi dira BBK eta Vital Kutxa fundazio bihurtzeko. Alderdi Popularrarekin ere hitzarmena lortzen saiatuko direla erantsi du.

ETB egindako elkarrizketan, Atutxak azaldu du PSErekin aurre-akordioa itxita dagoen arren, "PPren jarrera Vital  Kutxarekiko zein izango den" jakitea falta dela.

Hala eta guztiz ere, Atutxa ziur agertu da azkenean hiru alderdien arteko akordioa izango dela. "Kutxentzako positiboa da, banku fundazio bihurtzeko bidean, eta, ondorioz, Kutxabankentzako ere positiboa da".

Horrenbestez, onuraduna euskal gizartea izango dela gaineratu du, "banku sistema egonkorra behar dugulako".

Bestalde, Joseba Permach eta Ainhoa Beola EH Bilduko kideek agerraldia egin dute gaur, BBK, Vital eta Kutxa aurrezki kutxetako ordezkariekin batera, Kutxabanken kapital pribatua sartzea ekiditeko proposamena aurkezteko.

EH Bilduk salatu du EAJren, PPren eta PSEren helburua "hiru kutxak desagerraraztea" dela, "banku fundazioetan bihurtzeko, ekaina amaitu orduko".

Ildo horretan, aipatu alderdiek azken asteotan bilerak egin dituztela esan du Permachek, "karguak ezkutuan banatzeko eta fundazioen estatutuak eztabaida publikorik gabe onartzeko".

Kutxabanken izaera soziala eta publikoa bermatuko duen hitzarmena ezinbestekotzat jo du Permachek, eta akordio hori posible dela erantsi du. Kutxabanken kapital pribatua sartzea ekiditeko zenbait neurri jarri ditu mahai gainean EH Bilduk, eta datozen egunetan alderdiekin eta gizarte eragileekin bilerak egingo dituztela iragarri du.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak auzi honetan izan duen jarrera gogor kritikatu dute, lege propio bat egiteko izan duen aukera galdu egin duelakoan.

"Iñigo Urkulluren Gobernuak sei hilabete izan ditu lege propio bat onartzeko, baina lege-egitasmo bat aurkezteko ere ez dira gai izan", salatu du Permachek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea