Ekonomia -

Lan-istripua

Gizonezko bat hil da Zumarragan, lan-istripua izanda

30 urte inguruko langilea orga batek harrapatu du. Medikuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko. Langileen ordezkariek 24 orduko lanuztea deitu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da orga batek harrapatuta Zumarragan (Gipuzkoa) asteartean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 18:00etan izan da, Zumarragako Artiz auzoan, Arcelor Mittal enpresan. Orga batek harrapatu du langilea (30 urte ingurukoa).

Lankideek larrialdi zerbitzuei deitu diete gertatutakoaren berri emateko, eta anbulantzia bat bidali dute, baina ezin izan dute ezer egin langilearen bizia salbatzeko, bertan hil baita.

Langileen ordezkariek 24 orduko lanuztea deitu dute, eta elkarretaratzea egingo dute asteazkenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zumarraga argazkiak