Ekonomia -

Teknologia berriak

Iberdrolak 19 milioi euroko kontratua sinatu du Ormazabalekin

Enpresa elektrikoaren 'Star' proiekturako ziega automatizatuak egingo ditu hamahiru hilabetez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ormazabal enpresak 19 milioi euroko kontratua sinatu du Iberdrolarekin, datozen 13 hilabeteetan enpresa elektrikoaren 'Star' proiektuaren baitan eraldatze zentroetarako ziega automatizatuak hornitzeko.

Teknologia sare adimendua bilakatzeko proiektu honen bidez, 10,3 milioi zenbatzaile tradizional aldatzea ahalbideratuko da eta gailu berriak jartzearekin batera 80.000 eraldatze zentro inguru egokituko dira.

Zentro horietan tentsio erdiko ziegak instalatuko dira, modularrak eta trinkoak, "sarea bilakatzeko eta adimen handiagoa lortzeko bideratuko duten ekipo eta sistema elektronikoekin batera", Ormazabaletik azaldu dutenez.

Ormazabalentzat "kontratu garrantzitsua" da eta bultzada ekonomiko "nabarmena" emango dio; are gehiago, beste sektore batzuetan (azpiegiturak, eraikuntza, energia berriztagarriak, etab.) inbertsioek izan duten beherakada kontuan izanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea