Ekonomia -

Bancajako menpeko obligazioak

Bankiak 350.000 euro itzuli beharko dizkio menpekoen erosle bati

Epaitegi batek kontratua baliogabetu du bezeroari inbertitutako dirua itzultzera zigortu du Bankia. Interesak ere ordaindu beharko dizkio bankuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko epaitegi batek 350.000 euro itzultzera zigortu du Bankia. Zehazki, 2009an Bancajako menpeko obligazioak erosi zituen bezero bati inbertitutakoa itzultzera zigortu du finantza erakundea.

Epaileak onartu egin du erosleak jarritako demanda eta, hala, baliogabetu egin du kontratua. Ondorioz, inbertitutako dirua eta interesak itzuli beharko dizkio Bankiak bezeroari, herritar horrek dagoeneko jasotako etekinak kenduta. Prozesuaren kostuak ere bankuak ordaindu beharko ditu.

Bizkaiko Probintzia-Auzitegian helegitea jarri dezake orain Bankiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea