Ekonomia -

Barne produktu gordina

Euroguneak % 0,2ko hazkundea izan zuen bakarrik lehen hiruhilekoan

Frantziako eta Italiako emaitza eskasek hazkunde txikia izatea ekarri dute. Frantziako ekonomia ez zen batere hazi (% 0,0) urtarriletik martxora arte. Bestalde, Italiak % 0,1 atzera egin zuen.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Euroguneko barne produktu gordinak (BPG) % 0,2ko hazkundea izan zuen

1:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko barne produktu gordinak (BPG) % 0,2ko hazkundea izan zuen soilik 2014ko urtarriletik martxora arte, Eurostat estatistika bulegoak argitaratu duenez. Iazko azken hiruhilekoan hazkunde tasa berdina izan zuen. Europako Batzordeak % 0,3ko hazkundea aurreikusi zuen.

2013ko urritik abendura arte euroguneko BPGk % 0,4ko hazkundea izan zuen. Urteko lehen hiruhilekoan, ostera, % 0,3 bakarrik hazi zen.

Frantziako eta Italiako emaitza eskasek hazkunde txikia izatea ekarri dute. Frantziako ekonomia ez zen batere hazi (% 0,0) urtarriletik martxora arte; 2013ko azken hiruhilekoan, ostera, % 0,2ko hazkundea izan zuen. Bestalde, Italiak % 0,1 atzera egin zuen, baina aurreko hiruhilekoan % 0,1eko hazkundea izan zuen.

Gainera, Holandak % 1,4 atzera egin zuen urteko lehen hiruhilekoan. Urritik abendura arte % 1eko hazkundea izan zuen Holandako ekonomiak. Era berean, Estoniak (% -1,2), Txiprek eta Portugalek (% -0,7) eta Finlandiak (% -0,4) atzera egin zuten.

Alemaniako BPGren hazkundea, aldiz, % 0,4koa izatetik % 0,8koa izatera pasa da. Bien bitartean, Espainiako ekonomiak % 0,4ko hazkundea izan zuen (% 0,2 2013ko azken hiruhilekoan). Erresuma Batua % 0,8 hazi da, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago.

Bestalde, Europako erdialdeko ekonomiak espero baino indar handiagorekin suspertu dira: Poloniak eta Hungariak % 1,1eko hazkundea izan dute, EBko hazkunderik handiena. Azkenik, Eslovakia % 0,6 hazi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna 2023