Ekonomia -

Koxka enpresa

Aurreikuspenek Koxka bideragarri egiten dutela dio Goicoecheak

Langileen batzordeak bestalde zuzendaritzarekin negoziatzeko plan industrial bat eskatzen du.

Lourdes Goicoechea. EFE.
Lourdes Goicoechea. EFE.
Lourdes Goicoechea. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lourdes Goicoecheak, Nafarroako Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu sailburuak, atzo Koxka enpresako zuzendaritzak aurkeztutako plan estrategikoak enpresaren bideragarritasuna bermatzen duen salmentak aurreikusten dituela adierazi du.

Bideragarritasun plan honek hornitzaileen zorraren % 26 jaitsiera, Nafarroako Gobernuaren bi milioi euroko bermea, eta enpresaren jabea den AIAC korporazioaren 1,5 milioi euroko inbertsioa suposatzen du, besteak beste.

Gaur arratsaldean langileen batzordearekin eta hornitzaileekin bilduko da Goicoechea. Nafarroako Parlamentuaren plenora joan aurretik 'alde guztiei esfortzuak eskatzen zaizkiela' aipatu die kazetariei.

'Langile guztiei esfortzu garrantzitsu bat eskatzen zaie. Baita hornitzaileei, bankuetxeei, bazkideei, eta Gobernuari ere', nabarmendu du.

Langileen batzordeak plan industrial bat eskatzen dio zuzendaritzari

Koxka enpresako langileen batzordeko presidenteak, Javier Elizarik (CCOO), atzo aurkeztutako bideragarritasun planaz gain langileek enpresarekin negoziatzen hasteko plan industriala eskatzen dutela gogoratu du.

Gaur arratsaldean enpresarekin bilera berri bat izango dutela aurreratu du 'atzo esandakoarekin ez delako nahikoa'.

'Ukitu daitekeen plan industrial bat egon arte ez dugu bideragarritasun plan honetan sinetsiko', aipatu du Elizarik. Bere ustez 'barregarria da' urtarrilean egindako % 20ko soldata jaitsieraren ondoren orain beste % 15 jaistea planteatzea.

Enpresak plan industrial bat aurkezten badu negoziatzeko denbora 'beti dagoela' nabarmendu du eta 'guk Koxkak aurrera egin dezan nahi dugu', gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea