Ekonomia -

Europako Justizia Auzitegia

De Andres:'Jaurlaritzak opor fiskalen isunaren % 70 ordaindu behar du'

Ezarritako epean "opor fiskaletako" dirua ez berreskuratzeagatik euskal aldundiei isuna jarriko dien erabakiko du Europako Justizia Auzitegiak maiatzaren 13an.

Javier de Andrés Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: EiTB
Javier de Andrés Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: EiTB
Javier de Andrés Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiaren ustez, Eusko Jaurlaritzak Europako Justizia Auzitegiak "opor fiskalengatik" aldundiei jarriko dien isunaren % 70 ordaindu beharko luke. Isun hori 50 milioi euro edo gehiagokoa izan liteke.

Ezarritako epean "opor fiskaletako" dirua ez berreskuratzeagatik euskal aldundiei isuna jarriko dien erabakiko du Europako Justizia Auzitegiak maiatzaren 13an.

De Andresek Radio Vitorian eskainitako elkarrizketa batean argudiatu duenaren arabera, diru-laguntza horiek legez kanpokoak zirela erabaki ostean Jaurlaritzak 500 milioi berreskuratu baditu, orain, % 70 itzuli beharko luke, portzentaia bera ordaintzeko.

Joan den asteartean egin zuen bezala, Arabako ahaldun nagusiak onartu du, azkenean, Europako Justizia Auzitegiak isuna jarriko duela diru hori berreskuratzeko epeak ez betetzeagatik.

Horrez gain, De Andresek onartu du arazoa bere garaian aldundiek egindako "akats larrien ondorioa" dela, eta ordutik "kalteak txikitzen" saiatu direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Opor fiskalak albisteak