Ekonomia -
Astelehenean hasiko da
515 milioi euro bueltatuko ditu Bizkaiko Ogasunak errenta kanpainan
Guztira 596.000 aitorpen egingo dituzte, eta horietatik % 79 zergadunen aldekoak izango dira.
Erredakzioa
Astelehenean hasiko da Bizkaian errenta aitorpena egiteko epea, ekainaren 30era bitartean. Guztira, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailak 596.000 aitorpen jasoko ditu. Aitorpen guzti horietatik % 79 gutxi gorabehera zergadunen aldekoak izango dira, eta Ogasunak 515 milioi euro bueltatuko ditu. Zergadunen gainerako %21ek ordaindu egin beharko dute, 194 milioi euro, hain zuzen ere. Iazko aitorpenekin alderatuz, aurtengo datuak oso antzekoak dira. Errenta kanpaina bihar hasiko bada ere, martxoaren 26tik ari da Ogasun Saila etxeetara aitorpen eginak bidaltzen, eta guztira 350.000 bidali ditu dagoeneko.
Ondareari buruzko aitorpenean, Foru Aldundiak 80,5 milioi euro biltzea espero du.