Ekonomia -
Salaketa
AHTa egiteko diru gehiago ez inbertitzeko eskatu du EH Bilduk
Oskar Matutek esan du Urkulluk "nahiago" duela "susperraldia" AHTren esku uztea, eta obra horri "Aurrekontu osoaren erdia" eskaintzea egotzi dio.
Erredakzioa
EH Bilduk gogor salatu du AHTren Bergarako korapiloa egiteko 133 milioi euro xahutzeko egitasmoa eta, diru-kopuru horrekin, "zortziko tokiko Enplegu Plan" egin zitezkeela gaineratu du.
Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Oskar Matutek esan du Urkulluk "nahiago" duela "susperraldia" AHTren esku uztea, eta obra horri "Aurrekontu osoaren erdia" eskaintzea egotzi dio.
"Urkulluren estrategia suizidio bat da, testuinguru ekonomiko penagarri honetan", esadu.
"AHT omen zen herri honen motore ekonomikoa, eta jada 5.000 milioi euro xahutu ostean, erdia ere ez da bukatu. Inbertsio publiko hori beste beharrizan batzuetara bideratu zitekeen, baina Urkulluk nahiago du AHTra bideratzea, hezkuntzara, osasungintzara edo kalitatezko enplegua sortzera baino. Gainera, ez da egia Madril ari dela ordaintzean AHT; herritarrok ordaintzen dugun dirutik ateratzen da", amaitu dute.