Ekonomia -
Langabezia datuak
5.500 langabe gehiago daude EAEn
Madrilen ostean, EAEn egin du behera gehien okupazio tasak. Nafarroak du Espainiako langabezia tasa baxuena: %17,12koa.
Erredakzioa
Estatuko langabezia tasak % 0,04 egin du behera urteko lehen hiruhilekoan (2.300 pertsona gutxiago zenbatu dituzte langabezian), aurrekoarekin alderatuz, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.
Inkesta horren arabera, 2014ko lehen hiruhilekoan 5.500 langabe gehiago zenbatu dituzte EAEn, eta 178.900 langabe daude guztira; beraz, langabezia tasa % 17,36koa da.
Okupazio tasak behera egin du nabarmen Madrilen (% 4,52) eta EAEn (% 3,29). Nafarroan, berriz, tasa horrek gora egin du (% 0,40), eta, ondorioz, Nafarroako Foru Erkidegoak du Espainiako langabezia tasa baxuena: % 17,12koa.
Urteko lehen hiru hilabeteetan guztira 5,9 milioi pertsona zenbatu dituzte langabezian. Hala ere, 2014ko lehen hiruhilekoan biztanleria aktiboak % 0,81 egin du behera eta, horrenbestez, langabeziaren inguruko datuak bi hamarren egin du gora (% 25,93). Epe horretan, 184.600 pertsona gutxiagok izan dute lana; guztira 16,9 milioi pertsona zenbatu dituzte lanean.
Bestalde, kide guztiak langabezian dituzten etxeen kopuruak ere gora egin du % 2,75, eta dagoeneko 1,9 milioi etxetan daude egoera horretan. Kontrako egoeran dauden etxeen kopuruak behera egin du % 0,32.