Ekonomia -

Energia-merkaturatzaileak

Aurkeztu berri dituzten argindar-eskaintzak 100 euro garestiagoak dira

Salneurriak kontrolatzeko mekanismo berriaren parte dira eskaintza horiek. Fakturazioaren eta merkatuaren bilakaeraz gain, kontsumitzaileei urterako eskaintza finko bat egiten zaie alternatiba modura.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumitzaile Txikiaren Salneurria (PVPC) baino 100 euro garestiagoak diren argindar eskaintza finkoak aurkeztu dituzte Endesa, Iberdrola, Gas Natural Fenosa, EDP España eta E.ON energia-merkaturatzaileek Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordean.

Urterako eskaintza merkeena egiten duen merkaturatzailea EDP da (687 euro), ondoren zerrendan Iberdrola (696 euro), E.ON (714 euro), Gas Natural Fenosa (718) eta Endesa (718) agertzen dira.

Salneurriak kontrolatzeko mekanismo berriaren parte dira eskaintza horiek. Fakturazioaren eta merkatuaren bilakaeraz gain, kontsumitzaileei urterako eskaintza finko bat egiten zaie alternatiba bezala. Merkaturatzaileak eskaintza mota horiek aurkeztera beharturik daude.

"Zuhurtzia"

"Merkatuko beste eskaintza eskuragarri batzuekin kontu handiz alderatu eta gero" kontratatu behar direla ohartarazi du Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak, eta erabiltzaileei "zuhurtzia" eskatu die aukeratzeko garaian.

"Kontratua behar baino lehen hautsiz gero zigorra ordaindu beharko lukete erabiltzaileek, merkatuko beste eskaintza lehiakorrek ez duten ezaugarria", gogorarazi du Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea