Ekonomia -

Abiadura Handiko Trena

AHTaren lotura bizkortzeko eskatu dute Euskadik eta Nafarroak

Abiadura handiko trenaren lotura diseinatzeko 2011n hiru administrazioek sinatutako protokoloa "suspertzeko" eskatu diote EAEko eta Nafarroako gobernuek Espainiako Exekutiboari.

AHTko lanak. Artxiboko irudia: EiTB
AHTko lanak. Artxiboko irudia: EiTB
AHTko lanak. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura handiko trenaren (AHT) lotura diseinatzeko 2011n hiru administrazioek sinatutako protokoloa "suspertzeko" eskatu diote gaur EAEko eta Nafarroako gobernuek Espainiako Exekutiboari.

Euskadiko eta Nafarroako gobernuen bi ordezkaritzak Iruñean bildu dira gaur. Imanol Leza Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendari nagusiak eta Jose Antonio Marce Nafarroako Gobernuko Mugikortasun zuzendari nagusiak izan dira bertan.

Lanen egoera

Gipuzkoako tartearen lanak nola dauden azaldu dio Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuari. Une honetan 17 tarte eraikitzen ari dira edo bukatu dituzte EAEn.

Hala ere, Irungo eta Donostiako sarbideak zehaztea falta da, eta baita Astigarraga-Lezo eta Oiartzun-Biriatou tarteak ere. Gainera, Bergarako lotunea hasteko konpromisoa hartu zuen Mariano Rajoyren Gobernuak duela gutxi, Cristina Oregik zuzendutako Sailak agiri batean azaldu duenez.

AHTren eraikuntza lanek, ostera, atzerapen handiagoa dute Nafarroan. Horrela, tarte bateko lanak martxan dira (Castejón-Alesbes). Alesbes-Erriberri eta Erriberri-Tafalla tarteak informazio publikoaren fasean daude oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Arabako berriak