Ekonomia -

Hamargarren urteurrena

BEC 'harro sentitzeko moduko erreferentea' dela nabarmendu du Tapiak

2005. urtetik 600 milioi euroko eragin ekonomikoa izan duela esan du Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak.

Arantza Tapia, BECen ate irekien egunean. Argazkia: EiTB
Arantza Tapia, BECen ate irekien egunean. Argazkia: EiTB
Barakaldoko BEC erakustazokak 10 urte bete ditu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak nabarmendu duenez, Bilbao Exhibition Centre (BEC) "harro sentitzeko moduko erreferente bat da", hamar urte hauetan izan duen ibilbidea kontuan izanda. Gainera, 2005etik, 600 milioi euroko eragin ekonomikoa izan duela esan du.

Igande honetan BECen ate irekiko egunean izan da Arantza Tapia. Sailburuak esan duenez, Barakaldon kokatutako azpiegitura hori "Europa Atlantikoko azoka-barrutirik handiena da".

Tapiaren adierazpenetan, BEC "euskal enpresak babesten dituen erakusleihoa da", batez ere Euskadiko ekonomiarentzat "oso esanguratsuak" diren jarduera sektoreetan; eta horrelako instalazioak egongo ez balira, “ez lirateke egingo herri honentzat hain  garrantzitsuak diren hainbat azoka eta ekitaldi".

Sailburuak nabarmendu duenez, BEC erakustazokak, urtean, milioi bat bisitari baino gehiago jasotzen ditu batez beste; eta 2005. urtetik 1.000 ekitaldi baino gehiago egin dira bertan, eta 600 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izan du. Horrez gain, 2004. urtetik Bizkaiko Ogasunak 100 milioi euro jaso ditu zergetan.

Aurtengo agendaren barruan, Makina-erreminaren Biurtekoa eta Munduko Saskibaloi Txapelketa hartuko ditu BECek. Kontzertuei dagokionez, milaka lagun erakarriko dituzten Iron Maiden eta Elton John emanaldiak ere bertan izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea