Ekonomia -
Kotizazioa
Iberdrolak galerak izan ditu burtsan, Bankiak bere zatia saldu ostean
Bankiak 266 milioi euro irabazi ditu 314.887.559 akzio saldu eta gero.
Erredakzioa
Iberdrola % 3,5eko galerarekin itzuli da burtsara 10:00etan, Bankiak zituen akzio guztiak (% 4,94) saldu ostean, eta akzioak 4,825 euroko preziora jaitsi dira. Ignacio Sanchez Galan buru duen konpainiaren akzioak 5,002 eurotan zeuden atzo.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Iberdrolaren akzioen kotizazioa gelditu du lehenengo orduan, Bankiaren akzioak saldu eta gero. Bankiak 266 milioi euro irabazi ditu 314.887.559 akzio salduta.
Bestalde, Bankiaren akzioak % 1,08ko igoerarekin hasi dute gaurko saioa.
Bankiak Iberdrolan zuen kontseilariak dimititu egin du
Bankiak Iberdrolako Administrazio Kontseiluan zuen ordezkariak, Manuel Lagares, dimisioa aurkeztu du banketxeak enpresa elektrikoan zuen parte hartzea saldu ostean.
Momentuz, Lagaresen irteerarekin Iberdrolaren zuzendaritza 13 kidek osatzen dute.
Bankiaren eskuetan zegoen Iberdrolaren % 4, 94a saldu egin du gaur goizean 1.527,2 milio euroren truke, akzioko 4,85 euro.