Ekonomia -
Bizkaiko anbulantziak
Bitartekariaren proposamena onartu dute anbulantzietako langileek
Proposamen horren bitartez, datozen 18 hilabeteetan soldatak % 3 murriztea baina egungo lan-hitzarmena 2016ko abendura arte indarrean mantentzea onartu dute.
Erredakzioa
Bizkaiko anbulantzietako langileek onartu egin dute Angel Toña bitartekariak ostiralean egindako proposamena, eta, horrenbestez, lanera bueltatuko dira.
Toñak mahai gainean jarritako bigarren proposamena da atzo onartu zutena. Lan-hitzarmenaren negoziaketa blokeatuta zegoela salatzeko, martxoaren 10ean greba mugagabea hasi zuten.
Proposamen horren bitartez, datozen 18 hilabeteetan soldatak % 3 murriztea baina egungo lan-hitzarmena 2016ko abendura arte indarrean mantentzea onartu dute.
Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen berria negoziatzen hasteko oinarriak ere finkatu dituzte.
Litekeena da sindikatuek eta patronalak datozen orduetan sinatzea bitartekariaren proposamena. Bien bitartean, greba mugagabeak jarraitu egingo duela esan dute.