Ekonomia -
Ekonomia
Giza baztertzearen aurkako plataformek EAJren jarrera kritikatu dute
Deustuko Unibertsitatean egiten ari ziren diru sarrerak bermatzeko ekimenaren 25 urtemugaren ospakizun ekitaldian oldarka sartu da aktibista talde bat.
Erredakzioa
Giza baztertzearen aurkako plataformek EAJren 'hipokresia' salatu dute diru sarrerak bermatzeko ekimenaren 25. urtemugan eta 'bere egunerokoarekin honelako ekimenak deuseztatzen ari direla' esan dute.
Plataformetako kideek manifestaldia egin dute Deustuko Unibertsitatearen kanpoaldean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak antolatu duen ekitaldian.
Bizkaiko giza baztertzearen aurkako plataformak hainbat elkartek osatzen dute eta 'prekaritatea bultzatzen dihardutenen hipokresia' salatzeko gerturatu dira ekitaldira.
Lagun talde batek protesta kanpoaldean egiten zuen bitartean beste batzuk Unibertsitateko aretoan sartu dira. Lanbideren lan egiteko modua kritikatzea zen bere helburua 'pertsona guztientzako giza babesa bermatzetik aldendu eta bere indarra % 1 gainditzen ez duen iruzurra borrokatzeko ahaleginera bideratu eta milaka pertsona babesik gabe uzten du'.
Guzti honetaz gain Eusko Jaurlaritzak 'honelako politiketan denboraldia daramala atzeraldian salatu dute eta ez dagoela ospatzeko ezer'. Gainera, Lanbidek 'biztanleriak ezagutzen ez dituen irizpide ezkutuak dituela' aipatu dute. Lanbidek eraginda eta'behar materialak asetzeko bikotekidetik banatzera behartzen dituzten milaka lagunen 'egoera ere salatu dute.