Ekonomia -

Telekomunikazioak

'Roaming'ak badu behin betiko amaiera data: 2015eko abenduaren 15a

Atzerrian telefonoa erabiltzeak kostu berdina izatea onartu du Europako Parlamentuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak 'roaming'a behin betiko amaitzea onartu du gaur. Hori dela eta, 2015. urteko abenduaren 15etik aurrera, atzerrian sakelako telefonoa erabiltzeak kostu berdina izango du.

Azken Eurobarometroaren arabera, europarren % 70ek mugatu egiten duten sakelakoaren erabilera atzerrian daudenean, eta % 94k Internet zerbitzua itzaltzen dute, gainkostua oso handia baita.

2012. eta 2013. urteetan, telefonia konpainiek 'roaming' zerbitzuaren prezioa merkatu behar izan zuten, Europako Batzordeak eta Euroganberak behartuta.

Egun, atzerrian, deien kostua 24 zentimoa da minutuko. Halaber, SMS bat bidaltzeak 8 zentimoko kostua du, eta Interneten megabyte bat jaisteak 45 zentimo.

Uztailaren 1ean, konpainiek beste jaitsiera bat egin beharko dute, eta, ondorioz, deien kostua 19 zentimokoa izango da minutu bakoitzeko, SMSeena 6koa eta megabytena 20.

Telefonia enpresak 'roaming'a bukatzearen aurka agertu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea