Ekonomia -

Eskaintza bateratua

Barcelo eta Eroski Bidaiek itun estrategikoa sinatu dute

Aurrerantzearen ere, bere izenekin lan egingo dute bi konpainiek, eta bakoitzaren bidaia agentziaren sarea bere horretan utziko dute. Itunean ez dator kapital gurutzatzerik.

Eroski Bidaiak. Argazkia: EiTB
Eroski Bidaiak
Eroski eta Barcelo bidaia agentziek aliantza estrategikoa sinatu dute

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barcelo Bidaiak eta Eroski Bidaiak agentziek itun estrategiko bat sinatu dute, merkatuan beren tokia indartzeko. Akordioaren arabera, ez dituzte gurutzatuko kapitalak, eta aurrerantzean ere beren izenekin lan egingo dute. Gainera, bidaia agentzien sare komertzialak lehengo horretan geldituko dira.

Itun estrategikoan datorrenez, bi agentziek eskaintza bateratuak egingo dituzte, merkatuan indar handiagoa hartzeko, "alde biko sinergiak aprobetxatzeko modua izango baitute, eta bezeroei produktu sorta handi bat eskainiko diete, oso baldintza onetan". Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzorde Nazionalak onartzean jarriko da indarrean ituna, bi enpresetako iturriek jakinarazi dutenez.

Eroski Bidaiak agentziak bere 191 bulegoko merkatu sareari eutsiko dio, eta Barceloren plataforma teknologiko aurreratuan integratuko ditu. Itunari esker, Eroski Bidaiak indartu egingo da hiru negozio arlo hauetan: oporrenean, enpresa bidaienean eta www.viajeseroski.es on line kanalean. Hala, "sarbide pribilegiatua" izango du Barcelo Taldearen Touroperacion delako produktuetara eta Barcelo Bidaiak agentziaren aire lineara.

Barcelo Bidaiak agentziak, berriz, are gehiago zabalduko du handizkari saila itun estrategikoari esker; lehendik ere, asko hedatzen ari da honako marka hauen bidez: Quelonea, Jolidey, Lacuartaisla, Leplan, Leski eta Jotelclick.

"Eroski Bidaiak agentziarekin lortu dugun ituna bi taldeen onurarako izango da, baina baita bidaiarientzako ere; izan ere, horrela, inon ez bezalako produktu sorta eskainiko zaie, oso modu onean. Hori oso garrantzitsua da merkatu bereziki kualitatiboetan. Itunaren bidez, oro har, indarrak batuko ditugu, eta hobeto kokatuko gara turismoaren arloan, gero eta dinamikoagoa eta espezializatuagoa den sektorean", esan du Alejandro Subias Barcelo Bidaiak agentziako korporazio zuzendari nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroskiren albisteak