Ekonomia -

Lan-gatazka

CCOOk bat egin du Euskaltelen greba mugagabearekin

Sindikatuak Euskaltelen greba mugagabearen deialdi bat erregistratu du, apirilaren 11tik aurrera egitekoa. ELAk dagoeneko deituta du lanuztea.

Euskalteleko langileen artxiboko irudi bat. EFE
Euskalteleko langileen artxiboko irudi bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO sindikatuak Euskaltelen greba mugagabearen deialdi bat erregistratu du, apirilaren 11tik aurrera egitekoa. ELAk (enpresa horretan ordezkaritza duen beste sindikatua) dagoeneko deitu du lanuztea.

Greba horiekin, ELA eta CCOO sindikatuek Euskaltelen azpikontratatutako zerbitzuen planen kontra protesta egingo dute. Plan horrekin 180 langile inguru irtengo lirateke enpresatik.

Bi sindikatuek batera hiru greba-egun egin zituzten abenduan; horren ostean, zuzendaritzarekin negoziazioa ireki zen.

ELAk negoziazio hori utzi zuen, eta martxoan sei greba-egun deitu zituen jarraian; deialdi horiek ez zituen CCOOk babestu. Orain bat egin du akordio baterako "nahikoa denbora" izan dela uste duelako, eta lortu ez baldin bada "enpresaren anbiguotasun sistemagatik" izan dela esan du.

Sindikatu horrek azaldu duenez, Euskaltelek zerbitzua esternalizatzeko hasitako prozesuak 175 pertsonari eragingo lioke, baina "konpainiak iristen zaizkion eskaintzak entzungo dituela jakinarazi du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea