Ekonomia -

Krisia Fagorren

Auzitegiak apirilaren 11era atzeratu ditu FagorBrandten eskaintzak

Bestalde, Donostiako epaitegiak Fagor Etxetresnaken, Edesaren eta Grumalen lan-erregulazio txostenen kontsulta epea bertan behera geratzea adostu du.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nanterreko Merkataritza Auzitegiak apirilaren 11era atzeratu du FagorBrandtegatik (Fagor etxetresnaken fabrikatzailearen Frantziako filiala) egindako eskaintzen azterketa, Espainiako justiziak marken emateari buruzko epaiaren esperoan.

FagorBrandt administrazio judizialpean dago, eta ohar batean azaldu duenez, atzeraldi berri hau Donostiako Merkataritza Epaitegiak zintzilik duen prozeduraren errekurtso epeak errespetatzea erabaki da.

Cevital Aljeriako konpainiak eskaintza bat egin dio Frantziako filialaren zati handiena erosteko (1.202 langile hartzen ditu, FagorBrandek Frantzian dituen 1.800etatik), baina baita 350 Polonian eta beste 300 Espanian. Proposamena apirilaren 11era arte luzatuko du, hasiera batean datorren igandean amaitzen zena arren.

Donostiako epaitegiak (apirilaren 7aren eta 11aren artean egitea aurreikusi dute) Cevitalen eskaintza horri buruzko epaia emateari itxoingo diote.

Lan erregulazio txostenen kontsulta epea, bertan behera

Donostiako 1 zenbakiko Merkataritza arloko epaitegiak amaitutzat eman du Fagor Etxetresnaken, Edesaren eta Grumalen lan erregulazio txostenen kontsulta-epea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea