Ekonomia -
2013ko datua
Espaniako defizitak hamarren batean gainditu du adostutako muga
Datu ofizialaren berri Cristobal Montoro Ogasun ministroak eman du: % 6,62.
Erredakzioa
Espainiak BPGaren % 6,62ko defizit publikoarekin amaitu du 2013. urtea, Bruselarekin adostutako muga hamarren batean gaindituta. Datua Cristobal Montoro Ogasun ministroak iragarri du.
"Jarritako helburuak bete egin ditu Espainiak, orotara", esan du ministroak. Montorok zehaztu duenez, Estatuaren eta Gizarte Segurantzaren azken defizita % 5,49koa izan da (hitzartutakoa % 5,2 izanda); erkidegoena, aldiz, % 1,54koa izan da (hitzartutakoa % 1,3 izanda), eta udalena % 0,4koa izan da (hitzartutakoa % 0,0koa izanda).
Bankuei emandako diru-laguntzak kontuan hartuta, defizita BPGaren % 7koa da, baina Bruselak ez ditu diru-laguntza horiek aintzat hartzen.
Soraya Saenz de Santamaría Espainiako Gobernuko presidenteordearen arabera, Espainiak egindako erreformek eta ahaleginek "emaitzak" eman dituzte eta herria "finkapen fiskalaren bidean da". Horrez gain, "kide fidagarri batek ematen duen konfiantza giroa" sendotzen ari dela ere azpimarratu du, eta horrek errekuperazio ekonomikoa eta lanpostuen sorrera ekarriko duela gaineratu du.