Ekonomia -
Akziodunen batzarra
Iberdrolak politika energetiko komuna eskatu du Europarentzat
Ignacio Sanchez Galanek araudi bakarra eskatu du EBko estatu guztientzat, "Europak behar dituen inbertsioak egin ahal izateko".
Erredakzioa
Igancio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak politika energetiko eta araudi komuna nahi du Europar Batasun osoarentzat, "Europak behar dituen inbertsioak egin ahal izateko".
Iberdrola akziodunen batzar orokorra egiten ari da gaur Bilbon, eta kapitala handitzea onartzea espero da.
Galanek tarifa defizitaren arazoa izan du hipide akziodunen aurrean emandako hitzaldian, baina ez dio erreferentziarik egin ministroen kontseiluak gaur onartuko duen prezio sistema berriari.
Horren harira, Jose Luis Sampedro kontseilari ordezkariak esan du 2014an tarifa defizita amaitzeko modua dagoela, baina enpresen emaitzak asko kaltetuko liratekeela horrela.
Sanchez Galanek ez du gauza berri askorik kontatu gaurko hitzaldian, eta Londresen aurreratu zituen inbertsioen berri eman du. Hala, 2016 arte 9.600 milioi inbertituko dituela azaldu du, eta horren % 60a Britainia Handira eta AEBetara bideratuko duela.
Espainiako Estatuan, Iberdrolak instalakuntzen mantenura eta berrikuntzara, eta Sileko eta Jucarreko zentral hidroelektrikak amaitzera bideratuko du dirua.