Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

Datozen urteetan 'zero defizita' lortzeko lan egingo du Jaurlaritzak

Euskal Autonomia Erkidegoak % 1,08ko defizitarekin itxi zuen 2013. urtea, Espainiako Gobernuak ezarritako mugaren azpitik.

2013ko defizita %1,08 izan da EAEn

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak % 1,08ko defizitarekin itxi zuen 2013. urtea, ezarritako mugaren azpitik (% 1,2), Jaurlaritzak gaur iragarritako behin-behineko datuen arabera. Datozen urteei begira, Jaurlaritzaren helburua "zero defizita lortzea" dela goraipatu du gaur Urkulluren Gobernuak.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, datu horiekin "argi geratzen da" Jaurlaritzak zerbitzu eta kontu publikoak kudeatzeko duen gaitasuna.

Halaber, defizitaren muga betetzearekin batera, Jaurlaritzak oinarrizko zerbitzuei eutsi eta ekonomia suspertzeko neurriak hartu dituela nabarmendu du Erkorekak.

Hala ere, EAEko defizita % 1,08koa dela, eta datu hori iraila bitartean behin-behinekoa izango dela berretsi du. Irailean Europara bidaliko du Jaurlaritzak datua.

2014. urtean, Euskadik % 1eko defizit muga bete beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea