Ekonomia -

2013 martxotik 2014ko martxora

Batez besteko pentsioa % 1,8 hazi da EAEn, eta % 1,9 Nafarroan

EAEko batez besteko pentsioa Estatuko altuena da, 1.071,67 eurokoa baita; Nafarroakoa 987,19 eurokoa da eta Espainiakoa, batez beste, 867,53koa.

Euskadiko pentsiodun kopuruak goranzko joerari eutsi dio martxoan, 521.807ra iritsita. Irudia: EFE
Euskadiko pentsiodun kopuruak goranzko joerari eutsi dio martxoan, 521.807ra iritsita. Irudia: EFE
Euskadiko pentsiodun kopuruak goranzko joerari eutsi dio martxoan, 521.807ra iritsita. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko pentsiodunen kopuruak goranzko joerari eutsi dio martxoan, 521.807ra iritsita, iazko martxoan baino % 1,5 gehiago, eta batez besteko pentsioak Estatu osoko altuena izaten jarraitzen du: 1.071,67 eurokoa da, iazkoa baino % 1,8 altuagoa.

Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak plazaratutako martxoko datuen arabera, Gizarte Segurantzak 7.945,37 milioi euro erabili ditu pentsioak ordaintzeko, iazko martxoan baino % 3,4 gehiago.

Euskadik pentsioen % 5,7 bereganatu ditu eta batez besteko pentsioa (pentsio mota guztiak kontuan hartu dituzte: erretiroa, ezgaitasuna, alarguntasuna, zurztasuna eta senideen aldekoak) Espainian baino 204,14 euro gehiagokoa da, Estatukoa 867,53koa baita.

Nafarroan are gehiago hazi da

Batez besteko pentsioa 987,19 eurora iritsi da aurtengo martxoan Nafarroan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren esanetan, eta, guztira, 126.934 pentsiodun daude Foru Erkidegoan. Pentsiodun kopuruak, hortaz, % 1,9 egin du gora bertan, iazko hilabete bereko kopuruarekin alderatuta, aipatutako iturrien arabera.

Espainian, 9.159.750 pentsio zenbatu dituzte guztira; beraz, urtebetean % 1,6 hazi da kopuru hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Nafarroan Arabako berriak