Ekonomia -

Kutxabanken pribatizazioa

Urkulluri eta Fernandezi 'gezurretan' aritzea egotzi die EH Bilduk

Koalizioak Mario Fernandezen eta Urkulluren agerraldiak eskatu ditu, Kutxabanken balizko pribatizazioaren inguruan azalpenak eman ditzaten.

kutxabank

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bildu koalizioak Mario Fernandez Kutxabankeko presidentearen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren agerraldiak eskatu ditu Eusko Legebiltzarrean, Kutxanbanken balizko pribatizazio prozesuari buruz "esandako gezurren" inguruko azalpenak eman ditzaten.

Dani Maeztu eta Xabier Isasi EH Bilduko ordezkariek agerraldi batean salatu dutenez, Mario Fernandezek Kutxabanken gaineko "kontrol publikoa" galtzea "saihestezina" dela adierazten duen bitartean, legeak ez du horrek horrela izan behar duenik "zehazten".

Agerraldi batean, Kutxabanken gaineko "mehatxuaz" ohartarazi dute Maeztuk eta Isasik, egun EAEko aurrezki kutxek kontrolatzen dutelako eta agintariek pribatizazioaren inguruko adierazpenak egin dituztelako.

Krisi ekonomikoa "aitzakiatzat" hartuta, kontrol publikoarekin eta euskal kutxek orain arte izan duten helburu sozialekin amaitu nahi izatea leporatu die koalizioak Urkulluri eta Fernandezi. Orain arte EAEko kutxek izan duten eredua "ona" izan dela gaineratu dute.

Kutxabankeko pribatizazioa "nahitaezkoa" izatea errefusatu dute EH Bilduko ordezkariek.

Fernandezek Kutxabanken akzioak saltzeko iragarri zuen asmoari buruz, xehetasunak jaso nahi dituzte, salmenta horrekin "iruzurra" egin nahi dutela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu albisteak Eusko Jaurlaritza Kutxabank EH Bildu Nafarroa