Ekonomia -
Lan gatazka
Irungo eta Urnietako IATetako langileek itxialdia egingo dute bihar
Beharginek bederatzi hilabete daramatzate greban, lan baldintzen akordioa berritzearen alde. Itxialdia Urnietako instalazioetan egingo dute.
Erredakzioa
Iruneko eta Urnietako (Gipuzkoa) Ibilgailuen Azterketa Teknikoen instalazioen langileek itxialdi bat egingo dute bihar, astelehena, bederatzi hilabetez greban egon eta gero. Itxialdia Unrietako instalazioetan, Tüv Rheinland enpresakoak, egingo dute.
Ohar baten bidez Langileen Batzordeak azaldu du protestak gogortzea erabaki dutela, lan-hitzarmena berritzeko aldarrikapenean.
Horren ildotik, astelehenean, Tüv Rheinlanden zuzendaritzarekin egingo duten bilera -Precoren Donostiako egoitzan- aprobetxatuta eta Arantza Tapia Lehiakortasun eta Garapen Ekonomikoko sailburuak Legebiltzarrean gatazka hau konpontzeko egiten ari diren lana azaltzeko egingo duen agerraldia aprobetxatuta, beharginek Urnietako IATen egingo dute itxialdia, 09:00etatik aurrera.