Ekonomia -

Ekonomia

Inflazio baxuak susperraldia korapilatzen duela dio Espainiako Bankuak

Europako Banku Zentralak jarritako helburuetara iristea eta suspertzea zailtzen dituela ohartarazi du.

Espainiako Bankua. EFE.
Espainiako Bankua. EFE.
Espainiako Bankua. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis María Linde Espainiako Bankuko gobernadoreak horren inflazio baxua izateak eragiten dituen zailtasunak aipatu ditu gaur. Otsailean Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) urteko batez besteko % 0,0n kokatu dela gogoratu ostean egin ditu adierazpenok.

'Foro Cinco Días' ekimenean egindako adierazpenetan, inflazio baxuak alderdi positiboak dituela aipatu ditu. Izan ere, soldata igoerak geldituta dituztenek erosteko ahalmenari eustea ahalbidetu du.

Hala ere, inflazio baxuak hainbat joera negatibo eta "hainbat zailtasun" eragiten dituela gaineratu du. Zorra jaistea zailtzen du eta zor publikoaren arazoak hor jarraitzen du.

Lindek Europako Banku Zentralak (EBZ) indize horren helburua % 2ren ingurukoa izatea dela gogoratu du, eta gaur egun Espainia helburu horretatik "urrun" dagoela azaldu du.

2014rako Europako KPI helburua % 1ean kokatu du EBZk, baina Espainiak % 0,4 eta  % 0,5 tartean izango duela jakinarazi du. Honek susperraldi ekonomikoa zailtzen du, adituen arabera, "inflazio baxua" dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea