Ekonomia -

Epea itxi da

Cevital, Fagor Irelanden markak erosteko eskaintza bakarra

Nazioarteko markak erosteko beste eskaintzarik ez dagoenez Aljeriako konpainiak bidea prest du Fagor Ireland Brandt, Dietrich, Vedette, Sauter eta Easycook erosteko.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Ireland Brandt, Dietrich, Vedette, Sauter eta Easycook markak erosteko eskaintzak aurkezteko epea itxi du Donostiako Merkataritza-gaietarako Epaitegiak. Eskaintza bakarra aurkeztu da, Cevital Aljeriako konpainiarena, alegia.

Otsailaren 27an eskaintzak aurkezteko epea zabaldu zuten, Fagorreko filial irlandarra Aljeriako multinazionalari saltzeko eskaera onartu ostean. Epea martxoaren 5ean, asteazkenean, itxi zen. Eskaintzak "orokorrak" izan behar direla azaldu zuen epaileak, Cevitalena bezalakoak. Cevitalen eskaintza "gida" moduan erabili daitekeela erantsi zuen magistratuak.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, Pedro Malagon epaileak ez du marken salmenta erabakiko alegazioen epea bukatu arte, nahiz eta hartzekodunen konkurtsoak eta Fagor Elektrotresnak konpainiak eskatu. Alegazioen epea martxoaren 10ean bukatzen da.

Beste eskaintzarik ez dagoenez Aljeriako konpainiak bidea prest du nazioarteko markak erosteko. Bost markak erosteko 25 milioi euroko eskaintza egin du Cevitalek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea