Ekonomia -

Lan karga eskatzeko

Mobilizazio gehiago iragarri dituzte Navaleko langileek

Navaleko sindikatuen 14 ordezkarik 12 orduko itxialdia egin dute Sestaoko Udaletxean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Navaleko Langileen batzordeko ordezkariek goizeko 6:00etan amaitu dute Sestaoko Udaletxean egin duten itxialdia. Datorren asteari begira mobilizazio gehiago iragartzea espero dute, sindikatuek jakitera eman dutenez.

Navaleko sindikatuen 14 ordezkarik parte hartu dute 12 orduko itxialdi horretan, zuzendaritzari lan karga eskatzeko. Elkarretaratzean, langileek erabaki dute datorren astean manifestazio bat egitea. Seguruenik ostegunean izango da, Barakaldon. Bestalde, herri horretako udaletxean ere itxialdi bat egingo dute langileek.

Datorren asteartean langileekin asanblada egingo du batzordeak, baita erregulazio egoeran daudenekin ere, egoeraren berri emateko eta antolatutako mobilizazioan parte hartzeko eskaera luzatzeko.

Navaleko 238 langileetatik 170ri eragiten die erregulazio espedienteak eta datorren asteetik aurrera gehiagori eragingo die, azken ontzia amaituko baitute Sestaoko ontziolan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea