Ekonomia -

Langabezia datuak

Langabeziak gora egin du EAEn eta behera Estatuan, lehen aldiz 2007tik

EAEn 176.036 langabe daude. Estatuan, berriz, krisia hasi zenetik langabezia-tasak behera egin du lehen aldiz otsailean.

Langabeziak behera egin zuen otsailan Estatuan.
Langabeziak behera egin zuen otsailan Estatuan.
Euskadin langabeziak %1 egin du gora

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.865 pertsona gehiago zenbatu dituzte otsailean langabezian, urtarrileko datuekin alderatuta, eta langabezia-tasak % 1,07ko hazkundea izan du. Guztira, 176.036 langabe zenbatu dituzte otsailean EAEn.

Enplegu Ministerioak gaur jakinarazitako datuen arabera, langabezia Andaluzian, Gaztela-Mantxan eta Madrilen bakarrik igo da EAEn baino gehiago azken hilabetean.

2013ko otsaileko datuekin alderatuta, baina, iazko otsailean baino 1.970 langabe gutxiago zenbatu dituzte aurtengoan EAEn.

Estatuko datuei dagokienez, otsailean urtarrilean baino 1.949 pertsona gutxiago izan dira enplegu barik. Langabezia-tasak behera egin du otsailean, 2007tik lehen aldiz urteko bigarren hilabetean. Estatuan guztira 4.812.486 pertsona zenbatu dituzte langabezian hilabete horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024