Ekonomia -

GOI-BILERA EKONOMIKOA BILBON

Espainiari laguntzeko neurri berriak eskatu dizkio Rajoyk EBri

Espainiako ekonomiaren etorkizunaren inguruan baikor azaldu da Gobernuko presidentea, eta susperraldi fase batean gaudela azpimarratu du.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Mariano Rajoyk Gobernuaren kudeaketa defendatu du

0:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak krisia atzean uzteko egindako esfortzuei laguntzeko neurri berriak eskatu dizkio gaur Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Europar Batasunari.

Goi-bilera ekonomikoaren amaiera hitzaldian eskakizuna egin dio Rajoyk EBri. Europar Batasuneko buruzagi ekonomiko nagusiak, Espainiako enpresa eta finantza-entitateetako presidenteak eta Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria Bilbon izan dira.

Espainiako ekonomiaren etorkizunaren inguruan baikor azaldu da Gobernuko presidentea, eta susperraldi fase batean gaudela azpimarratu du. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka susperraldia sendotuko dela iragarri du Rajoyk, eta lanpostuak berriz sortuko direla.

"Esfortzu nazionalak Europa mailan" lagundu behar dituztela adierazi du Rajoyk. Batasun ekonomikoan "egiturazko erreformak" eskatu ditu, "bankuen benetako batasuna" lortzeko bidean aurrerapausoak emateko, eta likidezia ekonomikoa errazteko neurriak eskatu ditu.

Hiru norabide

Horrela, Europak hiru norabidetan ekin behar duela uste du Rajoyk. "Batasun ekonomikoan egiturazko erreformak" beharrezkoak direla adierazi du Espainiako Gobernuko buruak. "Zerga batasun politika batetaz benetan hitz egiten" hasi behar direla esan du, "bankuen benetako batasuna" lortzeko bidean aurrerapausoak emateko. Azkenik, epe laburrera ekonomien likidezia errazteko neurriak eskatu ditu. "Horrek Euroguneko ekonomia guztiei lagunduko liguke", gaineratu du.

Goi-bileraren izenburua, 'Espainia, egonkortasunetik hazkundera', bi urtetan zehar "erreforma sakonak" egin ostean gaur egun Espainiak duen egoeraren isla dela nabarmendu du Rajoyk. Horren harian, Espainiak "atzeraldi luzea" gainditu duela adierazi du Rajoyk, eta susperraldia hasi eta etorkizunean lanpostuak sortzea espero duela erantsi du.

Gainera, bere erreforma programak defizit publikoa murriztea ahalbidetu duela ziurtatu du Rajoyk. Finantza sektorea "onbideratu" dutela gaineratu du, eta horrek guztiak merkatuen funtzionamendua hobetu duela esan du.

"Efektuak ez dira berehalakoak", baina "nabaritzen hasi dira", eta etorkizunari aurre egiteko "oinarri sendoak" jartzen ari direla erantsi du.

Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariak nazioarteko ekonomia agintarien aurrean egin duen agerraldian, "pertsonengan oinarritutako eredu ekonomikoa" aldarrikatu du, "eredu humanista eta solidarioa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy albisteak