Ekonomia -
Espainia 2014 Foro Globala
Bilboko goi-bilerako protagonistak
Erregea, Mariano Rajoy, Luis de Guindos eta lehendakaria Guggenheim Museoan egongo diren parte-hartzaileetako batzuk dira, baina pertsonaia ospetsu gehiagok parte hartuko dute.
Erredakzioa
Global Forum Spain 2014 ekonomia foroak lehen mailako pertsonaia ezagunak ekarri ditu Bilbora, Espainiakoak eta nazioartekoak, politika zein finantza eta enpresa mundukoak.
Erregea, Mariano Rajoy, Luis de Guindos eta Iñigo Urkullu lehendakaria Guggenheim Museoan egongo dira, baina pertsonaia ospetsu gehiagok parte hartuko dute goi-bileran, besteak beste, hauek:
Christine Lagarde
Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendari (Paris, 1956), Frantziako ministro ohi eta monopolioen kontrako abokatuak Dominique Strauss-Kahn ordezkatu zuen 2011n NFDren zuzendaritzan. Austeritatearen eta neurri ekonomiko zorrotzen defendatzaile sutsua da, eta krisialdiaren kudeaketako erreferentzi bihurtu da, baita sindikatuen kritiken jomuga ere.
Jeroen Dijsselbloem
Eurotaldeko presidentea (Eindhoven, 1966), Finantza ministroa ohi eta, iaztik, Eurotaldeko buru eta Ecofin Euroguneko ekonomia ministroen bileren buru. Zipreko erreskatea gidatu zuenean, iaz, polemika sortu zuen, kita ezarri zuelako. Egindako azken proposamena defizit publikoen helburuak lortzeko denbora gehiago ematea izan da, erreformen truke.
Werner Hoyer
Alemaniarra (Wuppertal, 1951), Europako Inbertsio Bankuko presidentea da. Estatuen eta Europar Batasunaren erakundea da, eta EBn proiektu zehatzak babesten ditu, diruz. Urtean 60.000 milioi ematen ditu kreditutan.
Michel Barnier
Barne Merkatu eta Zerbitzuetako komisario europarra (Savoia, 1951). Europako Alderdi Popularrak (PPE) Europako Batzordeko Presidentetzarako aukeratu duen hautagaia da. Europan, merkatua orekatzeaz arduratzen da.
Karel de Gucht
Merkataritza komisario europarra (Overmere, 1954), Merkataritza eta Inbertsioen Aldebiko Ituna negoziatu behar du martxoan, EBren eta AEBen artean. Inputatuta dago bere herrialdean, iruzur fiskala egin duelakoan.
Joaquin Almunia
Lehiakortasun komisarioa (Bilbo, 1948) denak egindako papera zalantzan jarri dute Euskadiko 'opor fiskalak' eta 'ontziolen sektorea' auzien inguruan duen iritziagatik. Azken asteotan, PPren Gobernua gogor kritikatu du zergak jaistea iragarri duenean.
Angel Gurria
OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen idazkari nagusia da 2006tik. Espainiaren inguruan egindako azken txostenean, abenduan, mexikar honek (Tampico, 1950) kaleratzeak are gehiago merkatzea gomendatu zuen.
Maria Luís Albuquerque
Portugalgo Finantza ministroa (Braga, 1967), bederatzi hilabete besterik ez daramatza erreskatatu behar izan duten herrialde baten finantzen buru izaten. Erreskatetik aurten ateratzea du helburu.