Ekonomia -

Pribatizazioa

Estatua Bankiatik irteten hasi da, eta % 7,5 saldu du

La colocación, que se hará entre inversores institucionales, se cerrará previsiblemente antes de la apertura de la bolsa de

Argazkia: EiTB
Bankia
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuak, Bankuen berregituratze funtsaren bitartez, bere partaidetzaren % 7,5 salduko du Bankian, 1.360 milioi euroko balioa izanik merkatuan, operazioaren gertuko iturriek ostegun honetan jakitera eman dutenez.

Akzioen salmenta hori erakundeetako inbertitzaileen artean egingo da, eta ostiralean burtsa ireki baino lehen ixtea aurreikusita dago. Horrek balioak likidazio  handiagoa izatea ahalbidetuko du, etorkizuneko salmentetarako bidea lautuz.

Bankiak % 1,06 egin du behera ostegun honetan, akzio bakoitzeko 1,58 euro, baina kapitalizazioa 18.197 milioi eurora igo da, Estatuak salgai jarritako akzio paketeak 1.363 milioi euroko balioa izanik merkatuan.

Bizkortutako prozesua

Deutsche Bank, London Branch, Morgan Stanley eta UBS konpainiak dira erakunde jartzaileak. Akzioen salmenta “bizkortutako kokapena” moduan ezagutzen den prozeduraren bitartez egingo da, eta egunbeteko iraupena baino txikiagoa izatea aurreikusita dago.

Estatuak Bankiako kapitalaren % 68,4 kontrolatzen du, Aurrezki eta Finantza Banku matrizearen bitartez. Behiin % 7,5aren salmenta gauzatuta, Estatuak oraindik % 51 mantenduko luke.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea