Ekonomia -
2013-2016 Enplegu Plana
Ekonomia Kontseiluaren gomendioak Enplegu Planean gaineratu dituzte
Abenduan, Enplegu Planaren funtsak ez direla "nahikoak" adierazi zuen Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak. Horregatik, "handitzea" eskatu zuen.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak onartu egin du Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak 2013-2016 Enplegu Planari buruz egindako aholku gehienak gaineratzea, Kontseiluak berak jakinarazi duenez.
"Gomendio zehatz gehienak gaineratu egin dituzte, eta gomendio orokorrak planaren garapenean gaineratzeko konpromisoa hartu du Jaurlaritzak", Juan Maria Otaegui Kontseiluko presidenteak prentsaurrekoan nabarmendu duenez.
Abenduan, Enplegu Planaren funtsak ez direla "nahikoak" adierazi zuen Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak. Horregatik, "handitzea" eskatu zuen.
Txosten horretan, Kontseiluak babesa agertu zion planari, baina hainbat "gabezia" aipatu zituen, tartean "ekimen publikoak enplegu sorkuntzan esku-hartze txikia izatea".
Gaurko agerraldian, Otaegui pozik agertu da Jaurlaritzak eman dien erantzunarekin, eta, Gobernuarekin "elkarrizketa iraunkorra" duenez, promestutakoa "betetzen ote duen" egiaztatu ahal izango dutela esan du.