Ekonomia -

2014ra begira

Espainiaren hazkundearen aurreikuspenak bikoiztu ditu Europak

Hala ere, Estatuak ez du 2013rako jarritako defizita beteko (% 6,5), bi hamarrenengatik. Olli Rehnek gastu soziala murrizteko gomendioa egin du, zergak igo barik.

Olli Rehn (eskuinean) eta Luis de Guindos, Espainiako Ekonomia ministroa. Efe.
Olli Rehn (eskuinean) eta Luis de Guindos, Espainiako Ekonomia ministroa. Efe.
Olli Rehn (eskuinean) eta Luis de Guindos, Espainiako Ekonomia ministroa. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak (EB) 2014ean Espainiako ekonomiak izango duen hazkundearen aurreikuspenak bikoiztu ditu. Horren arabera, Estatuko Barne Produktu Gordina (BPG) % 1 haziko eta langabezia % 25,7ra jaitsiko da.

Europako Exekutiboaren arabera, Espainiaren errekuperazioa "indartu egingo da datozen hiruhilekoetan" konfiantzak gora egin duelako eta finantzazio-baldintzek ere zertxobait hobera egin dutelako. Hala ere, zor eta langabezia tasa handiek hazkundeari "traba" egiten diotela ohartarazi du.

Bestalde, eta bankuen birkapitalizazioa kontuan izan barik, Estatuak ez du 2013rako jarritako defizita beteko (% 6,5), bi hamarrenengatik.

Europako Batzordearen arabera, defizita BPGaren % 7,2 izango da 2013an, baina % 0,5eko gehigarria bankuen erreskateari dagokiola zehaztu dute. Ondorioz, defizita % 6,7koa izango da 2013an.

Rehnek murrizketa gehiago eskatu du

Datuak ikusita, zergak igotzea baino gastu publikoa murrizteko gomendioa eman dio Espainiari Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteorde eta Gai Ekonomikoen arduradunak.

"Zergak murriztea eta defizitaren helburua aldi berean betetzea erronka da", onartu du Rehnek, Espainiak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga jaisteko asmoa 2015ko defizita betetzearekin bat etor daitekeen galdetu diotenean. Are gehiago, Espainiako defizita berriro & 6,5ekoa izatea espero du Bruselak 2015ean (Europar Batasunak adostutako % 4,2aren ordez). Defizit hori zergen jaitsieragatik emango litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea