Ekonomia -
Prozesu berria
Kutxabank burtsan sartzea baztertu ez duela esan du Mario Fernandezek
Kutxabankeko presidenteak ez du burtsara irtetea legearen barruan gauzatu behar duen berregituratze prozesuaren barruan hartzen, baina "hasiera batean baztertzea tontakeria" izango zela gaineratu du.
Erredakzioa
Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak ostiral honetan azaldu duenez, ez du burtsara irtetea legearen barruan gauzatu behar duen berregituratze prozesuaren barruan hartzen, baina "hasiera batean baztertzea tontakeria" izango zela gaineratu du.
Bilbon "Finantza sektorea: etapa berria" konferentzian hitzaldi bat eman du Fernandezek, Deustuko Unibertsitatearen ekitaldi baten barruan.
Azalpenean banku fundazioen legeari buruz hitz egin du; horren arabera, bost urteko epean aurrezki kutxa bat berak ere ezin du bankuaren kapitalaren % 50 baino gehiago izan, eta horrek Kutxabanki zuzenean eragiten dio, uneotan ehuneko ehunean euskal kutxez osatuta dagoelako.
Fernandezek azaldu duenez, lege hau ez da "iritziaren araberakoa", eta Kutxabank betetzera behartuta dago, hortik aurrera, bost urte dituela nabarmendu du "gauzak ondo egiteko", eta horrek obra soziala eta finkapena dakarrela gaineratu du.