Ekonomia -

Protestak

La Navaleko langileek 24 orduko itxialdia amaitu dute

Ostiralean, Eusko Legebiltzarraren aurrean egingo dute protesta. Arantza Tapiari galdetuko diote zein neurri ezarri dituen edo ezarriko dituen La Navalen kontratazioa sustatzeko.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko La Navaleko langileek 06:00etan amaitu dute lan-karga eskatzeko egin duten 24 orduko itxialdia, eta datorren ostiralean Eusko Legebiltzarraren aurrean egingo duten protesta prestatzen ari dira, UGTk jakinarazi duenez.

Otsailaren 21ean Eusko Legebiltzarraren aurrean bilduko dira langileak, PSE-EEren ekimenez egingo duten eztabaidan Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko arduradunari galdera bat egingo diotelako La Navali buruz.

Ostiralean igorriko duten planteamendua prestatzen ari dira langileak. Eusko Jaurlaritzak La Navalen kontratuak sustatzeko hartu dituen edo hartuko dituen neurriak zein diren galdetu nahi diote Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuari.

Kontzentrazio horren ostean, Bizkaiko ontziolako langileek manifestazio handi bat egingo dute hilaren 26an, datorren asteazkenean, Sestaotik Santurtzira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea