Ekonomia -
''Paralisia eta nahasmena''
Segurtasuneko planek kaosera eraman dute Ertzaintza, ELAren arabera
Sindikatuaren arabera, arazoa da Zerumuga 2016 Planak "kontrol estua" ezartzen duela Ertzaintzarengan, erabakiak zentralizatzen direlako.
Erredakzioa
ELA sindikatuaren iritzian, Segurtasun Sailaren planek Ertzaintzak "antolaketan kaosa" izatea eragin du, eta horrek "paralisia eta nahasmena zabaldu du ertzainen artean, eta herritarrei zerbitzu eskas bat eskaintzea".
Orain dela ia urtebete Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak 2016 Zerumuga plana aurkeztu zuen, besteak beste, dibisio kopurua murrizteko asmoarekin, baliabide gehiago izateko.
Bilbon Ertzaintzak ELA sindikatuan dituen ordezkariek emandako prentsaurreko batean esan dutenez, urtebete igarota planak zehaztutako helburuak "gutxi edo ezer ez" dira bete.
ELAren arabera, arazoa da Zerumuga 2016 Planak "kontrol estua" ezartzen duela Ertzaintzarengan, erabakiak zentralizatzen direlako, eta hori "herritarrei hurbileko zerbitzu bat ematetik oso urrun dago".
Polizia-etxeei baino unitate zentralei eta lurralde unitateei lehentasuna ematea da adibidetako bat, ELAren arabera, edo zuzendaritzetan sortzen dituzte egitekoak eta horretarako agenteak izan barik eta, gehien bat, ertzainetxeetan eragiten du; "herritarrei zerbitzua emateko % 50 agente gutxiago dago".
Ondorioak herritarrek jasaten dituzte "etor zaitez bihar" esaldia behin eta berriro entzunda, esan du ELAk eta herritarra "bigarrenez biktima" izatea ekarri du eta ertzainari egozten dio errua, benetako erantzuleari beharrean".