Ekonomia -
Gauzatu 2013
Tapiak joera aldaketa ikusi du 678 lanpostu berrirekin
Gauzatuk iaz lortu zituen emaitza onek, aurreikuspenak gaindituz, "berrikuntzan joera aldaketa izan" dela erakutsi dute, nabarmendu du.
Erredakzioa
Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak Gauzatu 2013 programaren emaitza onak nabarmendu ditu astearte honetan, proiektu teknologiko eta berrikuntzetara zuzenduta. Halaber, 678 lanpostu berri sortu direla azaldu du, eta horrek "joera aldaketa argia" erakutsi duela gaineratu du.
Tapiak prentsaurreko bat eman du Gobernu Kontseiluaren ostean, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako programaren balantzea jakitera emateko. Programa hori Eusko Jaurlaritzako Berraktibatze Ekonomikoaren planaren tresna bat da.
Sailburuak azaldu duenez, ekimenak iaz izandako emaitza onek aurreikuspenak gaindituz, "berrikuntzan joera aldaketa izan" dela erakutsi dute, nabarmendu du, eta "euskal industria proiektu teknologikoetan eta berriztatzaileetan arriskatzeko gaitasuna duen sintomak erakusten" hasi dela gaineratu du.
2013an ekimen horren barruan 58 proiektu berri (17 teknologikoak, 36 berriztatzaileak eta bost Polonian, Mexikon eta Txinan ezarri dira) jarri zirela martxan adierazi du. 1.480 lanpostu mantendu dira, eta 687 berri sortu. Guztira, 121,2 milioi euroko inbertsioa egin da.
Tapiak azaldu duenez, helburua 500 lanpostu berri sortzea zen, eta hori gainditu egin da.