Ekonomia -

Desinbertsio plana

Iberdrolak Itapebin zuen parte-hartzea saldu du 98,8 milioiren truke

Ignacio Sanchez Galan presidente duen konpainiak Itapebiko 5.650.000 akzio saldu ditu, kapital sozialaren % 22,6, Iberdrolak iragarri duenez.

Ignacio Sánchez Galan Iberdrolako presidentea. Argazkia: EFE
Ignacio Sánchez Galan Iberdrolako presidentea. Argazkia: EFE
Ignacio Sánchez Galan Iberdrolako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrola Energiak Neonergia konpainiaren Termopernambuco enpresari Itapebi brasildarrean zuen % 22,6ko parte-hartze zuzena saldu dio 98,86 milioi euroren truke.

Ignacio Sanchez Galan presidente duen konpainiak Itapebiko 5.650.000 akzio saldu ditu.

Konpainia horretako akziodunek Itapebin zuten parte-hartzea eskuratzeko Neoenergiaren erosketa prozesuaren baitan egin dute operazioa. Horren ostean, Iberdrolak Itapebiren kapital sozialaren % 39ko parte-hartzea izango du, zeharka.

Iberdrolak 2012 eta 2014 artean egingo duen desinbertsio plana 2.000 milioi eurokoa izango da, taldearen finantzak sendotzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea