Ekonomia -

2011ko datuak

Familien batez besteko errenta 42.000 eurokoa da Euskadin

Familien % 62,5ren errenta, hala ere, batez bestekoaren azpitik dago. Hiriburuen artean, Donostiak du errentarik altuena, bertan 48.741 eurokoa baita.

Familien batez besteko errenta % 1,3 jaitsi da 2009 eta 2011 artean. Efe.
Familien batez besteko errenta % 1,3 jaitsi da 2009 eta 2011 artean. Efe.
Familien batez besteko errenta % 1,3 jaitsi da 2009 eta 2011 artean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko familien batez besteko errenta 42.192 eurokoa izan zen iaz, Eustatek Pertsonen eta Familien Errentaren inguruan Foru Aldundien laguntzaz ateratako estatistiken arabera. Datu horiek batez besteko errenta pertsonala bikoiztu egiten dute.

Familiaren errenta familiako kide adinekoen errenta pertsonalak gehituta kalkulatzen da. Errenta pertsonalaren kasuan bezala, Gipuzkoako familiek dute batez besteko errenta handiena (43.589 euro), Araba (41.727 euro) eta Bizkaiko familiena (41.476 euro) baino handiagoa baita.

Urte batetik besterako datuak alderatuta, euskal familien batez besteko errentak % 1,3 egin du behera 2009 eta 2011 artean. Lurraldeka, jaitsiera txikiena Araban izan dute (% 0,7); Gipuzkoan, jaitsiera % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, aldiz, % 1,7koa.

Bestalde, EAEko familien % 62,5ek batez besteko errenta baino txikiagoa dute edo ez dute errentarik; hain zuzen ere. familien % 3,2k ez dute errentarik jaso 2011n. Kontrako muturrean, berriz, familien % 9k (76.329) batez besteko errentaren bikoitza jaso dute; hau da, 84.000 eurotik gora. EAEko familien erdiek 34.104 euro baino gutxiagoko errenta dute.

Hiriburuak eta herriak

EAEko hiriburuko datuei dagokienez Donostian dute familiek errenta altuena (48.741 euro), eta Gasteiz (42.054 euro) eta Bilbo (41.920 euro) ditu atzetik.

Datuak herriz herri aztertuta, Laukiz (Bizkaia) udalerriko familiek dute errentarik altuena (93.161 euro). Araban Ubarrundia (70.355 euro) eta Gipuzkoan Arama (62.275 euro) dira horri dagokionez gehien nabarmentzen direnak. Kontrako muturrean, berriz, Arabako Bilar (25.826 euro), Bizkaiko Karrantza (28.030 euro) eta Gipuzkoako Pasaia (33.249 euro) dira errentarik baxuena dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea